LIBURUTEGIA

Gure institutoko liburutegia Eusko Gobernuko ACEX proiektu barruan kokatuta dago. Ikastetxeko komunitateak erabiltzeko gune erakargarria izatea da gure asmoa. Helburu nagusien artean: irakurzaletasuna bultzatzea, maileguak hezkuntza komunitate osora zabaltzea, gomendioak egitea, beste ikastetxeekin kontaktua mantentzea.

KATALAGOA KONTSULTATU: OPACABIES

Hona hemen liburutegiko katalogoa kanpotik kontsultatzeko aukera. Web aplikatibo honetan hiru atal topatuko dituzu: izenburua, idazlea eta argitaletxea. Horietatik bat aukeratu, bilatzen duzun datua idatzi eta institutuko liburutegian dagoen ala ez berehala jakingo duzu. Erabilera erraza benetan!

ARDURADUNA:

Igone Alberdi 

igonealberdi@uribekostabhi.com