GARRAIOA

informazio orokorra

  • ESKOLA GARRAIOA DOHAINIK da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, beraien etxea Institututik gutxienez 2 km-ra baldin badago lehenengo ziklokoentzat edo 4 km-ra baldin badago bigarren ziklokoentzat. Bestelako ikasleek ez dute garraiorako eskubiderik.

  • Institutura igotzeko bidearen egoera ikusita (trafiko intentsitatea,aparkatzeko arazoak, bide estua…), ahal den neurrian, autobusen sarrera-irteera orduetan norberaren autoaz ez igotzeko eskatzen dizuegu, eta igotzekotan ez gelditzeko autoa Institutuaren eremua pasatu arte. Horrela, istripuak izateko eta autobusak trabatuta geratzeko arriskua murriztuko dugu.

  • 69/2015 DEKRETUA

arautegia

  • Autobus-ibilbide bakoitzak kolore jakin bateko karneta izango du eta txoferrak edozein unetan eskatu ahal izango du.

  • Ikasle bakoitzak bere leku finkoa mantenduko du ikasturte osoan eta lekuaren arduraduna izango da.

  • Ikasle batek bere jesarlekua era desegokian dagoela ikusten badu, gidariari jakinarazi behar dio, eserlekua edo ingurua horrela dagoela jakin dezan.

  • Garraioari buruzko arauak, beste arauekin batera, "IKASLEENTZAKO GIDA" dokumentuan ikusi ahal dira (ikasturte hasieran bidaltzen da familia guztieei).

AUTOBUS GELTOKIAK

  • Geltokiak, ibilbideak eta ordutegiak ikusteko klikatu hemen.

  • Adierazitako ordutegia orientagarria da; aldaezina den ordutegi bakarra ibilbide bakoitzaren hasierakoa da.

  • Zure etxetik hurbilen geratzen den geltokia jakin nahi baduzu ikusi geltokien MAPA (GOOGLE MAPS IKUSPEGIAN) (2021-2022 ikasturterako)

  • Ikastetxetik irteerak (Puntualtasuna eskatzen da, autobusek ezin dutelako beren irteera atzeratu)

    • Irailean eta ekainean arratsaldeko 14:25ean

    • Urritik maiatzera arratsaldeko 15:05ean

  • Aurkezpen egunean autobusa 10:00etan hasiko da ibilbide bakoitzaren hasierako puntuan eta buelta 12:30ean izango da

ARDURADUNA:

Zuzendaritza: Begoña de Val

begodeval@uribekostabhi.com