JANTOKIA
Jantokia zentroak DBH ikasleei eskaintzen dien borondatezko zerbitzua da. Zerbitzu horretan izena emateak bertan ezarritako arauak onartzea esan nahi du.
Janaria Ikastetxeko sukaldean bertan prestatzen da, hau da, janaria IN SITU, sukaldari profesionalek egiaztatutako berezitasun dietetiko guztiak kontuan hartuz. EUREST, gastronomia enpresa arduratzen da hornikuntzaz eta menuen osaeraz, Hezkuntza Sailak dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz.
Eskola jantokiari buruz informazio gehiago ondorengo estekan daukazu:
antolakuntza eta arautegia
Self-service sistema erabiltzen da.
4 menu mota eskeintzen dira: basala, zeliakoa, txerririk gabekoa eta obolaktobegetarianoa. Ikasle batek dieta berezia egin behar badu, matrikula egitean jantokia-garraio inprimakian adierazi beharko du eta dagokion mediku-txostena erantsi. Kurtsoan zehar aldaketarik izango balitz jantokiko arduradurari jakinarazi.
3 txandatan antolatuta dago:
1.txanda: 12:15-13:10 DBH 1go mailako ikasleak
2.txanda: 13:05-14:05 DBH 2. mailako ikasleak
3. txanda: 14:05-15:00 DBH 3+ DBH 4.mailako ikasleak
3. txandako ikasleek (bazkalostean eskolarik ez dutenek), bazkaldu ondoren, haien kabuz, etxera joan nahi badute, eskola-autobusa erabili gabe, gurasoek edo legezko tutoreek agiri bat bete eta idazkaritzan entregatu beharko dute. Dokumentu hori ikasturte osorako da (asteko egun jakin baterako ere izan daiteke eta ez guztiak).
Jangelako hutsegiteak familiei jakinaraziko zaizkie, baina informatzeko baino ez direnez, ez dira justifikatu behar. Familiek akatsen bat hautematen badute edo hutsegiteei buruz hitz egin nahi badute, jantokiko arduradunarekin harremanetan jarri beharko dute.
Jantokiko arauak, beste arauekin batera, "IKASLEENTZAKO GIDA" dokumentuan ikusi ahal dira (ikasturte hasieran bidaltzen da familia guztieei).
Arau-hausteak pilatuz gero, edota oso larriak baldin badira, zuzentzeko neurri gisa jantokira etortzeko eskubidea galtzea izan daiteke (behin-behineko edo behin betiko).
ORDAINKETAK ETA BEKAK
Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko jantokientzako janariaren prezioa ezartzen du, ikasturte honetako kuotak ezberdinak dira garraiorako eskubidea duten ikasleentzat eta ez dutenentzat.
Garraiorako eskubidea duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 3,30 €koa da.
Garraiorako eskubidea ez duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 4,60€koa da
Aldez aurretik abisatuta, nahiz eta apuntaturik ez egon, posible da egun soltetan jantokian bazkaltzea. Prezioa 5,20 €koa da.
Ikasturte osoko ordaindu beharrekoa 8 kuotatan banatzen dira, urritik maiatzera, denak zenbateko berekoak.
Doikuntza bat behar izanez gero, ekainean egiten da. Ordainagiriak, hilabetearen lehenengo 10 egunetan pasatzen dira.
Jantokiko diru-laguntza eskatu duten ikasleei kuota normalak pasatuko zaizkie.
Dirulaguntza Zentrura heltzen denean, ordaindutakoa itzuliko diegu.
Dena dela, ordaintzeko arazoren bat izanez gero, ikasturte hasieran idazkaritzarekin kontaktutan jarri.
ARDURADUNAK:
Sukaldaritza: Peio Gartzia.
Begoña de Val (Antolakuntza eta kudeaketa) begodeval@uribekostabhi.com
Zuzendaritza: Maribel Ramos (Ordainketak eta bekak) maribel.ramos.irak@uribekostabhi.com