Hemen kontsultatu ahal dira 2021-2022 ikasturtean bidaltzen diren Azokak, Graduei buruzko informazio-saioak, matrikulazio-egutegia, EBAU (Selektibitatea...) 2021-2022
Martxoaren 21ean: Batxilergoa: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) apirilaren 1etik eta 9ra bitartean Ate Irekiak egingo ditu. Parte hartzeko, nahitaezkoa da martxoaren 21etik 27ra bitartean izena ematea. Ikasle bakoitzak eta berarekin doan senitarteko bakoitzak (senideentzako plazak eskaintzen diren jardunaldietan) izena eman beharko dute. Ikasle bakoitzarekin, gehienez, senitarteko bat bertaratu ahal izango da. Esteka honetan unibertsitate ikastegi bakoitzak eskainiko dituen jardunaldiei buruzko informazioa aurkituko duzu.
Martxoaren 18an: Batxilergoa: UPV/EHU-ko eskaintza. Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Dualaren Graduari buruzko informazio saioaren eta sarbide proben berriak. Informazio Saioa. Euskaraz Martxoak 22 / 18:00-19:30 Gorde tokia Sarrera froga : 1. deialdia: martxoak 25. Informazio gehiago webgunean
Martxoaren 17an: UPV/EHU-ko eskaintza. Ingeniaritza hasteko orduan matematika maila egokia izatea da helburua. IMH Campusen (Elgoibar) ematen duten ikastaroa apirilaren 6an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da, asteazkenero online, 18:00-20:00 bitartean. Ikasle interesaturik, izena emateko eskaera orria beteta bidali, mezu honi erantzunez. Epea, apirilaren 5era arte: ESKAERA ORRIA. Ikastaro honen kostua 50€ekoa, eta diru sarrera honako kontuan egin beharko da: Kontu korrontea: ES73 2095.5214.98.1061494034 Kontzeptuan adieraziz: IZEN ABIZENAK / MATEMATIKA IKASTAROA. Matrikulatuz gero diru hau itzuli egingo da. Informazaio gehiago esteka honen bidez: https://www.imh.eus/eu/ingeniaritza-duala/gradu-duala
Martxoaren 16an: IDarte Arte eta Diseinuko Goimailako Eskola publikoa Euskadin. Barne Diseinuko eta Diseinu Grafikoko graduak ematen dituzte, eta Animazioko, Argazkilaritzako eta Ilustraziozko Goimailako Heziketa Zikloak. Haien hezkuntza eskeintza aurkezteko Ate Irekietara gonbipena luzatu nahi dute. Ate Irekiatako 2. jardunaldia apirilaren 11an egingo da. Izena emateko, formularioa bete. Informazio gehiago eskuratzeko, esteka hauen bidez. Weborria: www.idarte.eus
Martxoaren 07: EHUazokak - Unibertsitate Orientaziorako Azokak. Hurrengo azokak: Gasteizen: Marxoak 12 (martxoaren 7tik-11ra izen ematea)/ Bizkaian: Martxoak 19 (martxoaren 14tik-17ra izen ematea). Gogoratu aurten eta osasun egoera dela eta IZENA EMAN behar da parte hartzeko. Informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri.
Otsailaren 9ean: Batxilergoa: Metodologia pedagogikoen tailerra IDarte-en. IDarte-n Arte eta Goimailako Diseinu Eskolan erabiltzen diren irakaskuntza metodologia eta dinamikei buruzko hitzaldi-tailer bat antolatu dute. Otsailaren 23an izango da, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago eta izena emateko formularioa esteka honetan duzue. https://www.idarte.eus/metodologia-pedagogikoen-tailerra-idarte-en/
Otsailaren 8an: Otsailaren 19an, DEUSTUko Unibertsitatean berriro ate irekiak izango dituzte Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko Egibide-Arriaga, 10:00etatik 14:00etara. Ikasleek zein campusetara joan nahi duten aukeratu beharko dute, eta dagokion formularioaren bidez izena eman beharko dute. Informazio gehiago jasotzeko klikatu hurrengo estekan: https://www.deusto.eus/eu/hasiera/graduko-ikasle-berriak
Otsailaren 7an: (Berriaren argitaralpena) Bi gradu bikoitz berrik 105 titulura igo dute datorren ikasturterako UPV/EHUren eskaintza. Informazio gehiago jasotzeko klikatu hurrengo estekan: https://www.ehu.eus/eu/-/graduen-eskaintza-2022-23
Otsailaren 4an: (Berriaren argitaralpena) EHU azoka 2022: Unibertsitate Orientaziorako Azoka. Data berriak eta tokiak estekan klikatuz gero topatuko duzue.. https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak
Otsailaren 1ean: DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskola. Informazio eta gerturatze jardunaldiak. Sarriko, Ibarrekolanda Plaza 1. 2022ko apirilaren 30an, 11.00etan. https://www.dantzerti.eus/euskara
Urtarrilaren: 31ean: Batxilergo 2. mailako ikasleek: ikasleen datuak emateko eta USEko behin behineko matrikulak egiteko epea zabaltzen da ((2022/2/1 – 2022/03/31) https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/home.
Urtarrilaren 21ean: Deustuko Unibertsitatean 2022/2023 ikasturterako gradu eta gradu bikoitzetako titulazioetarako sarrera eskaera aurkezteko epea zabaldu da. Sarrera prozesuari buruzko informazio guztia: https://www.deusto.eus/eu/hasiera/ikasi/onarpena/graduak. (2.Batxilergokoentzako informazioa)
Urtarrilaren 18an: batxilergoko ikasleek nola kudeatu Ansietateari buruzko tailerra jasoko dute: (1 batxikoek, urtarrilaren: 18, 20an eta otsailaren 1 eta 3an/ 2.batxikoek urtarrilaren 25, 27 eta otsailaren 8, 10ean)
EHU azoka: Unibertsitaterako Orientazio Azokak atzeratzea erabaki du Unibertsitateak (Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiako campusetan, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean eta 12an egitea aurreikusita zuten beti ere horien garapenean segurtasuna bermatze aldera.) https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/tramiteen-egutegia
Urtarrilaren amaieran (data zehaztu barik oraindik: I.Darte Arte eta Goi mailako Diseinu eskolaren ATE IREKIAK on line. https://www.idarte.eus/ikasketak/ https://www.instagram.com/idarte_gasteiz/ https://www.youtube.com/channel/UCpTzuA_ymaGWwjLFtkjxW_g/playlists. Ate Irekietako saio presentzialak otsailaren bukaeran egingo da. (2.Batxilergokoentzako informazioa)
Urtarrilaren 18an: Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Dualaren Graduari buruzko informazioa saio presentzial batean. Lekua eta ordua: Euskal Herriko Unibertsitatean, 18:00-19:30. Toki erreserba: https://www.imh.eus/eu/ingeniaritza-duala/gradu-duala/gradua-informazio-saioa-izen-ematea. (2.Batxilergokoentzako informazioa)
Urtarrilaren 17an: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Onarpena eta Matrikulazio epea zabalik (17tik-28ra). Informazio osoa Hezkuntzan eta Ikastetxeko Blogean
Urtarrilaren (oraindik zehaztu barik): 2.batxiko familiekin bilerak, Orientzaio Mintegiak antolatuta. Informazio osoa emailez bidalita. (2.Batxilergokoentzako informazioa)
Urtarrilaren 10ean: Gabonetako oporretatik buelta. Klaseak hasten dira.
Azaroaren 29an: Mondragon Unibertsitateko Ikasketen informazioa. Mondragon Unibersitatea (BATX.2)
Azaroaren 26an: Deustuko Unibersitateko Graduko aukerak. (BATX.2)
Azaroaren 25ean: 2022-2023 ikasturtean UPV/EHU sarrtzeko egin beharreko tramiteen egutegia. (BATX.2)
Azaroaren 18an: Informazio saioa: Ingeneritza Gradu Duala (BATX.2)