EUSKARALDIA

publicado a la‎(s)‎ 8 nov. 2018 3:45 por Admin IES Uribe-Kosta BHI

Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea  helburu duen ekimena dugu EUSKARALDIA. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da.

Herritarrek 2018ko udazkenean izango dute Euskaraldian, 11 egun euskaraz dinamikan izena emateko aukera. Izen ematea 2018ko irailean zabaldu zen , eta Ahobizi zein Belarriprest modura parte hartu ahal izango dute nahi duten herritarrek. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra erabiliko dute parte hartzaile guztiek.  

                        Hemen duzue aurkezpenaren bideoa eta kanta.

Comments