PLENTZIAKO I. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA

publicado a la‎(s)‎ 20 sept. 2010 8:51 por Admin IES Uribe-Kosta BHI   [ actualizado el 20 sept. 2010 8:53 ]

(2010eko irailaren 25ean) 
Plentziako Kultura Etxeak (Goñiportalak) antolatua

OINARRIAK 

  1. Txapelketa taldeka egiten da (gehienez ere 3 kide, 16 urtetik gorakoak).
  2. Izena emateko azken eguna IRAILAREN 15a izango da. TALDEAren IZENA, TELEFONOA eta HELBIDE ELEKTRONIKOA eman beharko dira.
  3. Taldeak 5€ ordaindu beharko du izena ematean, inskripzio gisa. Bazkarirako, 13€ pertsonako.
  4. Izenaz gain, taldeek zenbaki bana izango dute: 1. taldea  2. taldea, etab.
  5. Txapelketak BI SAIO ditu: eguerdian KANPORAKETAK eta arratsaldean FINALAK.
  6. Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak zerrenda ofizialean agertzen den modu BEREAN (hitzez hitz) esan beharko dira ontzat emateko. Txapelketa egunean ezin izango da zerrenda eskuan izan.
  7. Esaera asmatzeko bertso bat kantatuko zaio dagokion taldeari, bertsoan esaera asmatzeko hainbat zantzu agertuko delarik. Bertsoa, gehienez, birritan kantatuko da eta hortik aurrera taldeak minutu bat izango du erantzuna emateko, TALDEKO BOZERAMALEAren bidez (beti pertsona bera). Erantzun bakarra onartuko da taldeko.
  8. Talde bakoitzak, gutxienez, bertso bi entzungo ditu (hau da, esaera bi asmatu ahal izango ditu). Bere txandan asmatzen duen esaera bakoitzeko, taldeak puntu BI eskuratuko ditu.
  9. Esaera asmatu ezean, beste taldeek erreboterako aukera izango dute. Bertsoa berriro kantatuko, eta taldeen ordena errespetatuko da. Errebotean asmatzen duen taldeak puntu BAT irabaziko du.
  10. Goizeko ibilbide bakoitzean puntu gehien batzen duen taldea FINALERA joango da; arratsaldean puntu gehien lortzen duena IRABAZLEA izango da.
  11. Kanporaketetan zein finalean HAINBANA gertatuz gero, bertso bana kantatuko zaie taldeei, batek besteek baino puntu gehiago erdietsi arte.
  12. ESAERA ZAHARRAK PLENTZIANek honako oinarriak aldatzeko eskubidea du, antolaketa arazorik izanez gero.
  13. Epaimahaia izango da txapelketa gidatzeko; ESAERA ZAHARRAK PLENTZIANek erabakiko du zenbatek eta nortzuek osatuko duten.
  14. Txapelketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean. Hala ere, beti izango da kexatzeko eskubidea.
Comments