Helduentzako euskara ikastaroak / Cursillos de euskara para adultos

HELDUENTZAKO ZER IKUSI, HA IKASI IKASTARO BEREZIA EUSKARAZ / (CURSO ESPECIAL PARA ADULT@S ZER IKUSI, HA IKASI EN EUSKERA)

 

Urdulizko Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, herriko helduentzako ZER IKUSI, HA IKASI ikerlanean oinarritutako 10 orduko ikastaro berezia antolatu du.

 

El Ayuntamiento de Urduliz, mediante el Servicio de Euskera de la Mancomunidad de Servicios de Uribe Kosta, ha organizado el curso especial ZER IKUSI, HA IKASI de 10 horas para adut@s del municipio.

Urteak pasatu dira Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Getxoko Udalak Uribe Kostako ahozko ondarea jasotzen hasi zirenetik. Lan horren fruitua “Zer ikusi, ha ikasi” izeneko material didaktikoa izan da, ekainean bertan Uribe Kostako ikastetxeetan eta kultur etxeetan banatu dena.

Lan hau oinarritzat hartuta, inguruko ondare linguistiko eta kulturalean sakondu nahi duten euskal hiztun helduentzako ikastaro berezi bat eskaintzen da.

Ikastaroaren helburua:

 

Ikastaro honen helburua Uribe Kostako kultura eta euskalkian sakontzea da. Batez ere, DVDan jorratzen diren gai nagusiak landuko dira (kantak eta olgetak, mitologia, etxea eta familia, herri egutegia…), eta euskalkiaren eta batez ere hiztegi aldeko berezitasunak kontutan hartuko dira.

Hace varios años que el Servicio de Euskera de la Mancomunidad de Servicios de Uribe Kosta junto con el del Ayuntamiento de Getxo comenzó a recoger el patrimonio lingüístico de Uribe Kosta. El fruto de dicho trabajo ha sido el material didáctico “Zer ikusi, ha ikasi”, el cual se ha repartido este junio en los centros escolares y casas de cultura de Uribe Kosta.

 

Aprovechando el impulso de dicho trabajo, se ofrece un curso especial para adultos/as que hablen en euskera y que quieran conocer más el patrimonio lingüístico y cultural de la zona.

 

Objetivo del curso:

 

El objetivo del curso es profundizar en la cultura y dialecto de Uribe Kosta. Se trabajará con los temas principales del DVD como canciones y juegos, mitología, la casa y la familia, calendario popular etc. y se hará especial hincapié en las peculiaridades del dialecto.

 

Comments