XARE, hilaren 23 eta 24an Donostiako Kursaalen

publicado a la‎(s)‎ 21 nov. 2012 12:50 por mari luz arranz   [ actualizado el 21 nov. 2012 12:51 ]
Aste honetako ostiral-larunbatean, azaroaren 23an eta 24an, XARE azoka egingo da Donostian, Euskal Kultura digitalaren azoka ireki eta partehartzailea. Bi egunetan zehar, stand-ak, hitzaldiak, kontzertuak, multimedia instalazioak, eta aurkezpenak izango dira Donostiako Kursaalean. Sarrera doakoa izango da, erabat irekia, eta publiko orokorrari, IKTen sektoreko profesionalei eta beste edozein enpresa, instituzio eta elkarteri ere luzatu zaie gonbidapena.
Comments