Urte sasoiak

publicado a la‎(s)‎ 26 feb. 2014 0:08 por mari luz arranz

Honela dio sarrerak:Gizakiak eta naturaren arteko harremanak adierazteko mendeetan zehar metatu diren kultur arrasto guztiak (kantuak, dantzak, sinesteak, janzkerak, zeremoniak, eta abar) herriaren lehenaren eta orainaren parte dira.

Urteko sasoi nagusiei lotutako ospakizun eta ohituren inguruan, euskal herrietan gorderik dagoen altxorra egokitu eta plazaratzea, eta lekuan lekuko ondarea jasotzea premiazko lana da, gizarteari eredu baliagarriak eta irakaskuntzarako erreferentzia egokiak eskaintzeko.

Hori hala izanik, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak aspalditik dihardugu elkarlanean gure kultur ondarea eta egutegiko tradizioa aztertu eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko. Lan horretan arreta handia jarri izan diogu aurkezteko moduari, berria, egokia eta txukuna izan dadin.

Lankidetza horretatik Urte-sasoiak izeneko egitasmoa gauzatu zen 1997-2000 bitartean; urte bakoitzean urteko sasoi bati buruzko lana argitaratuta. Orduan sortutako materialak hiru euskarritan argitaratu ziren: bideo, audio eta liburu formatuan."

Comments