Donostiari buruzko bideo bat, webgune ezagun baten lehiaketan garaile

publicado a la‎(s)‎ 27 may. 2013 5:28 por mari luz arranz   [ actualizado el 27 may. 2013 5:29 ]

Alex eta Marc Ayling anaia estatubatuarrek irabazi dute turismo webgune ezagun baten lehiaketa. MyDestination.com turismo webgune ospetsuak antolatu du "My Biggest, Baddest Bucketlist" lehiaketa.
Munduko hiri edo herri baten promozio bideoa egitea zen horren helburua, eta estatubatuarrek Donostiari buruz egindako lana aurkeztu zuten. Orain lau urte iritsi ziren Donostiara "Vagabrothers" kaliforniarrak eta EITBri esan ziotenez, ideia "hiriaren edertasuna ikusiz" sortu zen. "Inguruari begiratzea baino ez dago; hiri hau oso ederra da", esan zuen Marc Aylingek ETBk egindako elkarrizketa batean. "Donostiak itsasoa, mendia, jana eta giroa du". Bideoak hiriaren esentzia islatu nahi du. "Hiriaren arima erakutsi nahi genuen, energiaz beteriko hiria delako".
Munduko 115 herrialde ezberdinetako 1.250 bideo aurkeztu dira lehiaketara, eta azkenean, Donostiari buruzkoak irabazi du. Ayling anaiek mundu osoan zehar eramango dien sei hilabeteko bidai bat eta 40.000 euro irabazi dituzte.Bideoa hementxe
Comments