"Txoriak.eus webgunean, Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa batu dugu. Euskal Herriko txori-espezieen fitxak osatu ditugu eta, informazio ornitologikoarekin batera, txori bakoitzaren euskarazko izendegia ere aurkezten da (elkarrizketen bidez, baserritar eta ehiztarien artean ahoz jasotakoa). Webgunearen oinarrian, Asier Sarasua biologoak egindako izen-bilketa dago. Euskal Herriko Ahotsak proiektuak ere hartu du parte garapenean eta alderdi teknikoaz Codesyntax enpresa arduratu da." |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >