Twitter .EUS da jada, eta euskara ulertuko du laster

publicado a la‎(s)‎ 22 jun. 2015 1:41 por mari luz arranz
PuntuEUS Fundazioaren eta Twitter-en arteko lankidetzaren ondorio dira aldaketak. Twitter sare sozialak salto egin du euskal hizkuntzaren komunitatearen adierazgarri den .EUS domeinura, PuntuEUS Fundazioarekin adostutako lankidetzari esker.
Hau ez da, ordea, Twitter-ek euskal komunitatearen alde egingo duen urrats bakarra. Gaur egun, Twitter-ek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren. PuntuEUS Fundazioarekin adostuta, hori konpontzeko lanean ari da Twitter, eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute PuntuEUS Fundazioak eta Twitter-ek.
Comments