Osakidetzan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin kanpaina abian da

publicado a la‎(s)‎ 18 abr. 2016 12:00 por mari luz arranz
"Osakidetzak, Debagoieneko Udalek eta Debagune euskara elkarteak bultzatu dute “Nik euskaraz nahi dut” izeneko kanpaina. Kanpainaren helburua hauxe da: herritarrak animatzea euskara eskatu dezaten beraien lehentasunezko hizkuntza izan dadin Osakidetzan. Izan ere, Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko.Osakidetzak paziente guztien fitxa dauka, eta bertan jasotzen da, besteak beste, zein hizkuntzatan gura duzun arreta jaso. Euskara zure lehentasunezko hizkuntza izatea aukeratzen baduzu, artatuko zaituzten profesionalek zure izenaren ondoan ikurra ikusiko dute, Osakidetzako langile eta zerbitzu euskaldunak identifikatzen dituena hain zuzen ere. Horrela, paziente euskaldunak identifikatzen laguntzen du. Eta horrela, aukera dagoen guztietan arreta euskaraz eskainiko dizu Osakidetzak."
Comments