Labar pinturak aurkitu dituzte Zestoan

publicado a la‎(s)‎ 14 ene. 2015 2:43 por mari luz arranz

Duela aste batzuk, 18.000 urte baino gehiago dituzten labar pinturak aurkitu dira Zestoako Danbolinzulo haitzuloan (Ertxiña mendia). Foru Aldundiaren prentsa-oharretik:
Zestoako Danbolinzulo haitzuloan, 18.000 urte baino gehiago dituzten labar-pinturak aurkitu dituzte bertako miaketa lanetan aritu den Antxieta elkarteko kideek. Garrantzi oso handiko marrazkiak:
1- Bost animalia irudi ezagutzeko moduan daudelako
2- Oso zaharrak diruditelako estiloarengatik; lehen hipotesien arabera, gutxienez, 18.000 urte dituzte.
Barrunbeko labar-arteaz jakin dena oso azalekoa da oraingoz, bisita bakar batean lortutakoa baino ez baita. Bistakoak diren bost animalia irudi gutxienez antzeman dira (orein eme eta ahuntza), eta horiei gehitu behar zaizkie, seguruenik, beste hiru, baina une honetan egoera kaxkarrean daude ondo antzemateko. Irudi guztiak gorriz eginak daude (burdin oxidoz), eta horietako batzuetan puntuzko trazatua antzeman daiteke (hatzarekin edo tanpoi batekin egindako puntu txikiak). Gehienak trazatu laburrez egindako irudiak dira, ingerada mugatzeari garrantzia emanez; alabaina, irudi horietako batean (orein emea) barrualde guztia kolore gorriz beteta agertzen da (tinta laua).
Comments