Korrika 18ren aurkezpena

publicado a la‎(s)‎ 11 nov. 2012 2:04 por mari luz arranz



Ostiralean, Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu zuten Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri da, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.


Comments