Kili-kili bat, kili-kili bi milaka ume dantzan....

publicado a la‎(s)‎ 15 mar. 2014 1:10 por mari luz arranz
Jose Antonio Retolaza euskaltzale eta komikigile aitzindaria hil da. Frankismo puri-purian, Bizkaiko haur eta gaztetxoek euskarazko irakurgaiak, denbora-pasak, lehiaketak, etab. izan zitzaten ezkutuko lan handia egin zuen, hurrengo hamarkadetan ere Bizkaiko eta kanpoko etxe eta txoko askotan 'Kili-kili' aldizkaria ezinbesteko tresna bihurtu baitzen.
Comments