Kike Amonarriz: «Euskararekin jolasteko hamaika modu badaudela erakutsi dugu»

publicado a la‎(s)‎ 6 may. 2013 5:01 por mari luz arranz
Filologo eta soziolinguista izaki, Kike Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskararekin ondo pasatzeko sistemak aurkitzea izan du betidanik kezka eta afizio. Txiste kontalari gisa egin zituen lehen urratsak ETBn. 2006. urtetik, Mihiluze lehiaketan gauzatu du euskararekin jolasteko grina hori. Zortzi denboraldi, 1.117 saio eta 2.400 lehiakide inguru platotik igaro ostean, maiatzaren 15ean azken saioa emango dute. Indartsua izango da oso Biba Mihiluze: lehiakide bereziak eta ikus-entzuleentzako sariak izango ditu.
Comments