Jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Aldundiak, euskarak lehentasuna lortzeko beharraz gogoeta egiteko

publicado a la‎(s)‎ 16 sept. 2014 2:09 por mari luz arranz

Dozena bat hizlarik hainbat ikuspegitatik landuko dute aukera berdintasuna, irailaren 19an, Koldo Mitxelenan. Vesna Crnic-Grotic, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren batzordeko burua, bertan izango da. Izenematea, hilaren 17ra arte zabalik.
Euskarak lehentasuna lortzeko beharraz, egoeraz eta estrategiaz gogoeta egiteko jardunaldia antolatu du irailaren 19rako. Goizean zehar, Koldo Mitxelena Kulturgunera bertaratutakoek hiru ikuspegi landuko dituzte: soziolinguistikoa, herri mugimenduarena eta zuzenbide administratiboarena eta administrazioarena.
Ikuspegi horiek guztiak ondo aztertzea garrantzitsua da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Izan ere, datozen egunetan onartuko du Aldundiaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua. Modu horretan, Aldundiak lehentasunez erabiliko du euskara.
Herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatzeko eta oreka berdintzeko, oztopo handienak dituen hizkuntzaren alde jokabide positiboko neurriak eman behar dira, frogatua baitago, horiek gabe, arauen eragina mugatua dela hizkuntzaren garapenaren alde. Eragin sozial handia duten gainerako politika publikoetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak ereduzko jokabideak izateko erantzukizuna hartu nahi du esparru honetan.
Izena emateko epea asteazkenera arte egongo da zabalik, irailaren 17ra arte. Horretarako idatzi nurruzmendi@gipuzkoa.net helbidera edo 943112394 telefono zenbakira.
Comments