205 milioi hitz biltzen dituen corpusa da Euskara Institutuak garatu eta online kontsulta daitekeena. Aukeratutako testu guztiak XXI. mendekoak dira, modernoak eta anitzak. Kazetaritza testuetatik hasi eta telebistako gidoietaraino. Ibon Sarasola, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Euskara Institutuko kideak azpimarratu duenez, corpusa batez ere, fidagarria da. Internet bidez kontsulta daitekeen corpusa (ehu.es/etc) batez ere hizkuntzaren inguruko ikerketak egiten dabiltzan pertsonei zuzendurikoa da. Erabilterreza da eta emaitza ugari eskaintzen ditu. |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >