HiztegiAPP: mugikorretarako aplikazio berria

publicado a la‎(s)‎ 30 may. 2016 20:29 por mari luz arranz

Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta:
Elhuyar Hiztegia
Euskalterm
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
Labayru Hiztegia
Orotariko Euskal Hiztegia
UZEIren Sinonimoen Hiztegia
Zehazki Hiztegia
Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin ditzakezu, edo kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu, eta nahi duzunean aldatu, unean uneko beharrak kontuan hartuta. Hautatzen dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu, betiere tartean euskara dela (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, japoniera…).
Aplikazioa erabilerraza da oso, eta bilaketak euskaratik egiten badituzu, gainera, bilaketa “lematizatzeko” ahalmena ere badu HiztegiAPP aplikazioak. Alegia, erabiltzaileak “nentorkizun” hitzaren esanahia ez badaki, adibidez, bilaketa egin aurretik, “etorri” erroa zein den topatuko du HiztegiAPP aplikazioak, eta azken horren bilaketaren emaitza ikusiko du zuzenean erabiltzaileak. Horretarako, baliabideen zerrendaren amaieran agertzen den “lematizazioa” aukera aktibatu besterik ez da egin behar.
HiztegiAPP eskuratu nahi izanez gero, zoaz Google Playra, Android sistema eragilea duen mugikorra baldin baduzu, edo App Storera, iPhone edo iPad bat baduzu. Bertako bilatzailean “HiztegiAPP” jarri, eta zuzenean deskargatu dezakezu mugikorrera, zentimorik ordaindu gabe. Animatu eta probatu!
Comments