Hizkamizka Lehiaketak lehiakideen bila

publicado a la‎(s)‎ 23 ene. 2014 3:45 por mari luz arranz

Euskal Telebistan abian jarri duten Hizkamizka lehiaketan, lehiakideak behar dituzte kultura orokorreko galderei erantzuteko. Hori dela eta gugana zuzentzen dira laguntza eske (lehiakideak behar baitituzte,mezu hau bertako irakasle, guraso, langile eta oro har, interesatuta egon daiteken edonori haizatzeko eskatuz eta eskertuz.
Programa bakoitzean 200€ irabaz daiteke gutxienez; bi lehiakidek hartuko dute parte (18 urtetik gorakoak) eta erantzun zuzen gehien emanez puntu gehien lortzen duenak egingo du aurrera. Gainera ikasbidaiarako dirua biltzeko modua izan daiteke.

Trivial batean egingo liratekeen galderei erantzun behar zaie:

- Zein arkitektok egin zuen Bilbao Guggenheim Museoa?

- Zein izen-abizen ditu Ken Zazpi taldeko kantariak?

- Zein udalerritan dago Bilboko aireportua?

- Nola deitzen da akerraren emea?

- Zein markarekin lotzen duzu Steve Jobs izena?

HIZKAMIZKA airean da iada, astelehenetik ostiralera 18.45ean (errepikapenak 13.30ean).

Grabaketak ETBko Donostiako egoitzan egiten ditugu (Miramonen) eta dieta ordaintzen dugu bertaratzeagatik.
Comments