Heziberri 2020

publicado a la‎(s)‎ 10 oct. 2013 23:15 por mari luz arranz


Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin eta saileko ordezkariekin gaur goizez elkartu diren hezkuntza eragileek “Heziberri 2020” Plana martxan jartzea adostu dute, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren ekimenez sortutako Plana, hain zuzen ere.
“Heziberri 2020” martxan jartzeko akordioarekin, agiriak jasotzen dituen hiru egitasmo osagarriak garatuko direla onartzen da, horietako lehenaren lanerako plangintza ere onartzen da, eta hezkuntza eragileek egitasmo horiek garatzen Sailarekin elkarlanean jarduteko duten borondatea erakusten dute. Guztiek, ekimenaren balorazio positiboa egin dute.
“Heziberri 2020” Planean bildu eta bateratu dira, batetik, Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak (hortik datorkio izena), eta bestetik, euskal hezkuntzak dituen berariazko erronken erantzuna, hartara ondorengo belaunaldiak ondo prestatuak irten daitezen. Planak elkarren osagarri diren ondorengo egitasmoak planifikatu eta garatzeko proposamena jasotzen du:
  • Lehen egitasmoa: Hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioa sortzea eta adostea.
  • Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum Dekretuak prestatzea eta adostea.
  • Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak egitea.
Comments