´Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez´ ikastaroa, Elgoibarren

publicado a la‎(s)‎ 26 sept. 2016 1:45 por mari luz arranz

10 orduko ikastaroa izango da, eta kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko izan duen, eta duen, garrantzia landuko da. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta irailaren 30era arte eman daiteke izena. Animatzen zaretenok Elgoibarko Izarrara deitu edo idatzi behar duzue: 943 741 626 /elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus.
Comments