"Gure esku dago", Xabier Euzkitzeren zutabea

publicado a la‎(s)‎ 1 abr. 2014 12:49 por mari luz arranz

"Adin nagusitasunera heldutako seme edo alabari alferrik esango diozu ez daukala etxetik joaterik. Nora joanik ez badu, sakelan sosik ez badauka, alde egiteak ilusio berezirik eragiten ez badio...hantxe jarraituko du, etxekoek ezer askorik eskaini ez arren, baina joateko irrikaz dagoenari ez dio inork erago-tziko motxila hartu eta ospa egitea. Are gutxiago, debekua ezartzen diotenak gurasotzat aitortzen ez baditu. Euskal herritarrak adinez nagusi gara, aspaldi joan zitzaizkigun nerabezaroko pikorrak, eta badakigu askotariko pentsaerak nahasten direla gure artean."
Comments