Euskarak enbaxadore digitala behar du

publicado a la‎(s)‎ 26 jun. 2017 4:23 por mari luz arranz   [ actualizado el 2 oct. 2017 14:51 por Admin IES Uribe-Kosta BHI ]

"Danimarka izan da mundu mailan urrats hau ematen lehena: enbaxadore digitalaren figura sortu du. Danimarkako enbaxadore digitalak, diplomatiko izaera osoa izango du eta bere funtzioa ingurune digitala kontrolatzen duten enpresa erraldoiekin negoziatzea, eta gobernua estrategia digitalaren alorrean aholkatzea izango da.Ez da nolanahiko erabakia. Gaur egun Facebook, Google edo Apple bezalako enpresen urteko fakturazio bolumena munduko estatu askoren barne produktu gordina baino handiagoa da. Gertuko adibide bat: Googlek esaterako 73.000 milioi dolar fakturatu zituen 2015ean, EAEk urte berean izandako Barne Produktu Gordina baino 8.000 milioi dolar gehiago.Hau ikusita, Danimarkak ezinbestekotzat jo du Internet eta teknologiaren alorreko enpresa hauekin negoziatu eta herrialdearen estrategia digitalaren oinarriak ezarriko dituen figura sortzea. Hau Danimarka bezalako estatu aurreratu batentzat garrantzitsua bada, zer nolako garrantzia izan dezake gai honek Euskal Herriarentzat?Erantzuna garbia da: hau guretzat ezinbestekoa da. Ingurune digitalak gure egunerokoan duen eragina izugarria den garai hauetan, ezinbestekoa dugu estrategia eta politika egokiak definitzea gurea bezalako herri eta hizkuntza batek ingurune digitalean dagokion tokia izatea nahi badugu."
Comments