Euskal Herriko altxorretan barrena

publicado a la‎(s)‎ 21 ene. 2014 5:30 por mari luz arranz
Bideo-dokumentala:"Bideoak 2013ko udaberrian Euskadin zehar egindako 4400km-ko txirrindu bidaia azaltzen du, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Neuk motxilan neraman kameraz grabatutako irudiekin sortutako 54 minutuko euskarazko dokumentala da EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA, baliabide oso xumeekin baina gogo eta ilusio handiz egina, euskal musika anitzaz eta toki bakoitzeko berezitasunen azalpenez lagundua. Dokumentalaren helburua gure inguruko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da. Oso egokia da gaztetxoek gure inguruneko geografia, historia, ohitura, mitologia eta gertakizunak ikasteko, eta baita ere kirol jarduera sustatzeko, euskararen lanketa eginez."
Comments