Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

publicado a la‎(s)‎ 20 dic. 2016 20:35 por mari luz arranz
930 puntu eskuratuta, Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1980) da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria. Xabat Galletebeitiarekin batera jokatu du buruz burukoa (893,5). Haien ostean sailkatu dira Jone Uria (549,5), Onintza Enbeita (538), Ibon Ajuraigojeaskoa (535,5), Nerea Ibarzabal (534), Miren Amuriza (531,5) eta Beñat Ugartetxea (510,5). Horrenbestez, bere lehen txapela eskuratu du Lekuek. Berria
Comments