Eta txipa aldatuko bagenu?

publicado a la‎(s)‎ 13 feb. 2015 8:21 por mari luz arranz

"Euskaldunok, gure eguneroko bizitzan, pertsonen arteko harremanetan bestearen hizkuntza ezagutza aldez aurretik epaitzen dugu sarritan, eta horren arabera gure hizkuntza jarrerak moldatzen ditugu.
Nire bizilaguna den Patxiri euskaraz egiten diot, horrela ohitu naizelako; baina hainbat lekutara joatean, kalean topatzen dudan ezezagun bati gazteleraz galdetzen diot; nire haurrari euskaraz mintzatu dadila eskatzen diot, baina nire bikotearekin “gauza serioez” gazteleraz egiten dut; euskaraz ikasten ari direnak animatzen ditut, baina beraiekin hizkuntza horretan hizketaldi bat izateko pazientziarik ez dut.
Eta horrela jarraitu genezake hamaika eta bat adibide jarriz. Ondo legoke txipa aldatzea, ezta?"
Comments