Ereiaro

publicado a la‎(s)‎ 4 dic. 2012 0:02 por mari luz arranz

Gaurtik aurrera kanal berri bat dago BERRIA.INFOn: Ereiaro du izena, eta euskarari buruzkoa da. Euskararen egoera, hizkuntz politikak, gizarte mugimendua... Euskararen normalizazioari buruzko edozein gaik izango du lekua bertan. Kanalak.berria.info/euskara helbidean egongo da ikusgai. BERRIAk kudeatuko du kanala eta, besteak beste, arlo hauek jasoko ditu:

- Euskararen inguruan BERRIAn argitaratutako albiste, elkarrizketa, iritzi... guztiak.

- Hizkuntz eskubideez salaketak egiteko txoko bat egongo da.

- Euskarari buruzko agiriak, agenda eta webguneak.
Comments