Amaitu dute Android euskaratzen

publicado a la‎(s)‎ 8 oct. 2013 12:30 por mari luz arranz

Android sistema euskaratzen ari den taldeak bere blogeanjakinarazi du amaitu dituztela itzulpen lanak. Urte beteko lanaren fruitu da mugikorretarako sistema eragile horren euskarazko bertsioa. Librezaleren webgunetik jaitsi daiteke.

Proiektua abiatu zutenean itzulpenak egiteko laguntza eskatu zuten sarean eta jendearen ekarpenekin lortu da Andoid sistema gure hizkuntzan erabilgarri egotea. Hasierako bertsioa ez dela perfektua izango aurreratu dute; horregatik, lehen bertsioa probatu eta haien iritzia emango duten erabiltzaileak behar dituzte denon artean ahalik eta emaitza txukunena lortu asmoz. Jarraitu irakurtzen
Comments