1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa

publicado a la‎(s)‎ 21 ene. 2014 5:34 por mari luz arranz

"Iazko irailean, Txapelketa Nagusia hastearekin batera, artikulu bat argitaratu genuen Elhuyar aldizkarian (ikus http://aldizkaria.elhuyar.org/gai-librean/bota-bertsoa-eta-guk-aztertuko-dugu/), 1986 eta 2009 artean egindako Bertsolari Txapelketa Nagusien azterketa estatistikoaren berri ematen zuena. Bertsoaren zenbait ezaugarriren txapelketaz txapelketako bilakaera erakusten genuen; besteak beste, errima ohikoenak, kartzelako ariketan aukeratutako neurriak eta euskara batuaren erabileraren zenbatekoa.Orain, 2013ko txapelketako datuak eskuetan ditugula, konparaketak eguneratzera gatoz, azken txapelketak aurrekoen joera berresten edo ezeztatzen duen ikusteko.Bi ataletan banatu dugu idatzi hau. Batetik, 2013ko txapelketa nagusiko finaleko zenbait datu erakutsiko ditugu, labur-labur; bestetik, 1986tik gaurdaino egindako txapelketa guztien konparaketa eguneratuko dugu azken txapelketako datuekin."
Comments