Euskara Mundua

Txoriak.eus: Euskal Herriko txorien fitxak eta izendegia sarean ikusgai

publicado a la‎(s)‎ 21 feb. 2017 9:57 por mari luz arranz


"Txoriak.eus webgunean, Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa batu dugu. Euskal Herriko txori-espezieen fitxak osatu ditugu eta, informazio ornitologikoarekin batera, txori bakoitzaren euskarazko izendegia ere aurkezten da (elkarrizketen bidez, baserritar eta ehiztarien artean ahoz jasotakoa). Webgunearen oinarrian, Asier Sarasua biologoak egindako izen-bilketa dago. Euskal Herriko Ahotsak proiektuak ere hartu du parte garapenean eta alderdi teknikoaz Codesyntax enpresa arduratu da."

Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari?

publicado a la‎(s)‎ 21 feb. 2017 9:52 por mari luz arranz


"Taberna batean egin dute topo lehen aldiz. Ez dute elkar ezagutzen. Edadean aurrera doa bat, gaztea da bestea. Bertako euskaran hasi dira biak berriketan, firin-faran, zaharrak gazteari nongoa den galdetu dion arte: "Hemen bizi naiz, baina Alacantekoa naiz berez". Zaharraren buruan zer mekanismo ezkutuk egin duen klik, automatikoki erdaraz jarraitu du solasaldia. Euskaldun berriek egunero bizi duten esperientziatako bat baino ez da, Atzo Estibaliz Amorrortu eta Ane Ortega ikerlariek Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren estreinaldian kontatu zigutenez." Gehiago...

Euskal komikien berririk osoenak Komikeri blogean

publicado a la‎(s)‎ 14 feb. 2017 3:09 por mari luz arranz

"Komikeri blogaren gerizpean, irakurle hori, euskaraz argitaratu den komikigintza biltzeko ahalegin bat aurkituko duzu. Bilketa horren ondotik lortutako datu guztiak ikusgai izango dira sarrera eta azpisarreretan ordenaturik." Euskal komikien berririk osoenak bertan. Guztia irakurri (komikeri.wordpress.com) »»

Gai-jartzailetza eta bertso-epailetza ikastaroak denentzat

publicado a la‎(s)‎ 12 feb. 2017 11:57 por mari luz arranz

"Aurten ere, epailetza eta gai-jartzailetza ikastaro laburrak eskainiko ditu Elkarteak. EPAILETZA Epailetzari buruzko ikastaroa otsailaren 21ean izango da, eta hizlaria Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa izango da. Aurrekoetxea Bizkaiko Txapelketako epaile taldeko kidea da eta ikastaroa bertsoen epailetzan trebatu gura duen edonorentzat izango da."Bertsozale.eus

Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma

publicado a la‎(s)‎ 26 ene. 2017 11:20 por mari luz arranz

KLIKASI Azkue Fundazioak sortutako plataforma berria da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago. Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak. Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere. KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.INFO+

9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

publicado a la‎(s)‎ 18 ene. 2017 12:38 por mari luz arranz

Abian da 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa.0- 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta sari ederrak eskuratzeko aukera izango duzu, bai parte-hartzaileentzat eta baita ikastetxeentzat ere.
Parte hartu!INFO +

Prest da Korrikaren ibilbidea

publicado a la‎(s)‎ 10 ene. 2017 13:15 por mari luz arranz

Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, ostegunarekin, eta Gasteiz aldera joko du. Apirilaren 2an izango da Baionan; Donostian, 4an; Bilbon, 6an; eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. 'Batzuk' leloa izango du aurtengoak.

PLENTZIA ETA GORLIZKO EUSKARA AGENDA BATERATUA BERO-BERO DATOR 2017an!!!

publicado a la‎(s)‎ 2 ene. 2017 6:49 por mari luz arranz


Gorlizko Elizateko Udalak eta Plentziako Uri Udalak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Euskara Agenda martxan jarri zuten 2016ko urtarrilaren 29an.
Egun horretan Euskara Agenda publikoki aurkeztu zitzaien Plentziako eta Gorlizko udalerrietako herritarrei Danontzat gaztetxean. 
Helburu nagusia euskararen erabileraren normalizazioa lortu eta herritar euskaldunen sarea batzea eta ugaltzea da, hain zuzen ere. Urtetxo bat pasatu da jada. Beraz, goazen denok Euskara Agendaren urteurrena ospatzera!!!

Etzi hedabide digitala

publicado a la‎(s)‎ 28 dic. 2016 2:21 por mari luz arranz   [ actualizado el 28 dic. 2016 2:22 ]


"Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen."

20. KORRIKA (BatZuk) Zirkorrika

publicado a la‎(s)‎ 20 dic. 2016 20:46 por mari luz arranz

Hiru hilabete eskas falta dira euskararen aldeko ekimen erraldoia ospatzeko, 20. KORRIKA. Lasterketa babesteko beste eratako bat KORRIKA materiala erostea da. Hiru aukera dituzue materiala eskuratzeko: bata, euskaltegietan; bestea, herrialdeetako dendetan; eta azkena, korrikaren on-line dendan.

1-10 of 237