Zernola Olinpiada

publicado a la‎(s)‎ 5 nov. 2008 14:25 por Ricardo Ibarra   [ actualizado el 5 nov. 2008 14:26 ]


Azken urteetan egin duen bezala, Elhuyar Fundazioak Zernola Olinpiada jarri du abian berriz ere, zazpigarrena dagoeneko. DBHko 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako zientziaren eta teknologiaren inguruko olinpiada da, Internet bidez jolasten dena, eta helburua da, gaztetxoei zientziarekiko zaletasuna pizteaz gain, talde-lana eta sormena sustatzea, eta, medioa kontuan hartuta, teknologia berrietan trebetasuna hartzea.

Urrian hasi eta apirila bitartean, hilero, Armixek proba bat proposatuko die parte-hartzaileeihttp://www.zernola.net/ atarian. Guztira 5 proba osatu beharko dituzte talde parte-hartzaileek.
Lehiaketan parte hartuko duten gelek proba horiek gainditzen saiatu beharko dute, eta, iaz bezala, gela bakoitzak http://www.zernola.net/ atarian bertan sortuko duen blogean zintzilikatu beharko ditu bere proba osatuak. Aurten blogik onena ere sarituko dute.

Lehenengo proba urriaren 27an argitaratuko da http://www.zernola.net/ web gunean.

Olinpiadaren amaieran puntu gehien jaso duten ikasgelek bi eguneko txangoa irabaziko dute, eta maiatza bukaeran egingo den festa batean emango zaie saria. Lehenengo bi postuak lortzen dituztenek bi eguneko txangoa izango dute Zuatzako uhartera eta Plentziara, Arabako Foru Aldundiari eta Bizkaiko Foru Aldundiari esker. Hirugarren sailkatuek Sobrongo abentura-parkean egingo dute egun-pasa, Sobron Abentura taldeari esker. Joan-etorriak Aizpurua Autobusak enpresaren eskutik egingo dituzte irabazleek. Horrez gain, olinpiada osatu duten taldeen artean Senda Viva parkerako sarrerak eta Gaztezulo aldizkariaren harpidetza zozketatuko dira.

Izena emateko, http://www.zernola.net/ web gunean.

Izen-emateko epea urriaren 1etik aurrera dago zabalik.

Zibereskolaren blogean ikusita
Comments