Pedro Ruiz, ipuin kontalaria

publicado a la‎(s)‎ 14 abr. 2011 14:55 por Ricardo Ibarra   [ actualizado el 14 abr. 2011 15:06 ]

Pedro Ruiz egon zen institutoan apirilaren 11n DBHko 1. mailako ikasleekin. “Kandelen argipean” taldeko partaide izanda, neska-mutilen aurrean egin zuen lehenengoa argiak-kandelak piztea izan zen, eta hortik jarraitu zuen jendeari (ikasleei zein irakasleei) ipuinen mundu magikoa adierazten. Arturo erregearen istoria aukeratu zuen eta, liluratuaz aparte, pentsakor ere utzi egin gintuen. Biziki ondo pasatu genuen bere ekitaldiarekin!

/////

Pedro, eskerrik asko institutora etortzeagatik!

/////

Plentziako Udala, eskerrik asko emandako dirulaguntzagatik!

Comments