Gure institutuko DBHko 1.mailako eta 3.mailako ikasleek ”EGIN ETA EKIN” lehiaketan parte hartu dute. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak deitutako hirugarren edizio honetan, "Negozio-Plana" atalean, bigarren eta hirugarren saria lortu dute 3.mailako aurkeztutako bi negozio-planek eta honen ondorioz, Alhondigako Zientzia Astean egongo dira. Gure aldetik, Zorionik beroena parte hartu duten guztiei, eta noski, irabazleei ere bai. Hemen ikus ditzakezue argazki batzuk |