IKASLEEN BERRIAK
EUSKARALDIA/ #euskaramesten
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra nork bere buruari jarri dio erronka. Batzuk ahobizi beste batzuk belarriprest; izan ikasle izan guraso zein garbitzaile. Zinemaldia, bertsolaritza, lehiaketak, trapezistak, jolasak… Asko izan dira egun hauetan euskaraz gozatzen jarraitzeko arrazoiak. Iritsi da Euskaraldia agurtzeko eguna, eta txapa kenduko dugu baina ez erronkari eusteko gogoa. Segi dezagun bada #euskaramesten! |
PEGATINA LEHIAKETA
ANE RIOBOO SARIDUNA
Ane Riobook Gorlizko Kontaketa Laburren Lehiaketa irabazi du, “Ez dut ulertzen” izeneko ipuinarekin. Argazkian Miren Izaskun Ibarra Garay Kultura zinegotziak Aneri saria banatzen. Berria (eta ipuina) irakurri ahal duzu hemen. |
INFOPUNTUA: SAN VALENTIN
Gaur Infopuntuko arduradunak gure ikasleekin egon dira Maitasunaz hitz egiten. Miren Amurizak idatitako artikulua ( "Ondo maite zaitut" ) aitxakia hartuta poster honetan dauzkazue haien hausnarketak. |
AGATE DEUNA
Otsailaren 4an, ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat Agate Deuna ospatzeko irten dira koplak abestera.Hemen ikusi ahal duzue |
GABONETAKO LIBURUAK 2019/20
Gabonetako eskaeretan liburuak ez ahaztu!!! Institutoko liburutegitik proposamena zabaldu nahi dizuegu: Gabonetako eskaeretan liburuak ez ahaztu!!!
Gure proiektuko lankideen artean prestatu dugun
gomendioen zerrenda aurkezten dizuegu:
ACEXeko triptikoa.
ZORIONAK eta oporretan liburu on batekin gozatu! |
1-10 of 643