ESKOLA-LAGUNTZA (PROA) PROGRAMA 1. eta 2. mailako ikasleentzako informazioa. Eskola-Laguntza Programako saioak urrian hasiko dira, eta maiatzaren azkenean amaitu. Saio hauek arratsaldeko klase-emankizunen ostean egingo dira, astelehenetik asteazkenera 4retatik 5etara, eta ostegunetan 3retatik 4retara, B-107 eta B-108 ikasgeletan. Bi talde eratuko dira, bat 1. mailakoa eta beste bat 2. mailakoa, hamabi bat ikaslez osatuta. Monitoreak Nerea Ondarra eta Naroa Zubizarreta, ikasle ohiak, izango dira : (nerea.ondarra@uribekostabhi.com eta naroazubizarreta@uribekostabhi.com) Irakasleek emandako erizpideak eta gurasoen oneritzia kontuan hartuta egingo dira ikasle-taldeak. Gerta daiteke plaza baino interesatu gehiago egotea, holako kasuetan izena har dakieke, taldean tokia dagoenean deitu ahal izateko. Saio hauen helburua, lan-giro serio batean, ikasleei eginbeharrak antolatzen irakastea da eta, bide batez, izan ditzaketen zalantzak argitzea. Helburu honek arrakasta izan dezan, onuragarria litzateke monitoreek, irakasleek eta familiek harremana izatea. Informazio gehiago : Serafin Diaz (serafindiaz@uribekostabhi.com) |
