HTB

Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilpenari lotutako alderdi guztien plangintza egingo duen txostena da hizkuntza-proiektua, ikastetxeak berak egindakoa eta bere inguruari egokitua, hezkuntza esparruan aplikatzeko.


Hezkuntza-proiektuan jasotako ikaskuntza prozesua hizkuntzak nola irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko du hizkuntza-proiektuak, eta zehaztu zer-nolako trataera izango duten hizkuntzek curriculum-proiektuan.

Txostenen jasotako erabakiek eragin zuzena izango dute ikastetxeko beste dokumentu batzuetan; esaterako, Antolakuntza eta Jarduera araudietan, Urteko Planean, barne eta kanpo harremanak arautuko dituzten printzipioetan, eta abarretan. Izan ere, azken horien bidez gauzatuko dira hizkuntza-proiektuan adostutako printzipioak.