Euskara Munduan

  • Euskarak enbaxadore digitala behar du

    "Danimarka izan da mundu mailan urrats hau ematen lehena: enbaxadore digitalaren figura sortu du. Danimarkako enbaxadore digitalak, diplomatiko izaera osoa izango du eta bere funtzioa ingurune digitala kontrolatzen duten enpresa erraldoiekin negoziatzea, eta gobernua estrategia digitalaren alorrean aholkatzea izango da.Ez da nolanahiko erabakia. Gaur egun Facebook, Google edo Apple bezalako enpresen urteko fakturazio bolumena munduko estatu askoren barne produktu gordina baino handiagoa da. Gertuko adibide bat: Googlek esaterako 73.000 milioi dolar fakturatu zituen 2015ean, EAEk urte berean izandako Barne Produktu Gordina baino 8.000 milioi dolar gehiago.Hau ikusita, Danimarkak ezinbestekotzat jo du Internet eta teknologiaren alorreko enpresa hauekin negoziatu eta herrialdearen estrategia digitalaren oinarriak ezarriko dituen figura sortzea. Hau Danimarka bezalako estatu aurreratu batentzat garrantzitsua bada, zer nolako garrantzia izan dezake gai honek Euskal Herriarentzat?Erantzuna garbia da: hau guretzat ezinbestekoa da. Ingurune digitalak gure egunerokoan duen eragina izugarria den garai hauetan, ezinbestekoa dugu estrategia eta politika egokiak definitzea gurea bezalako herri eta hizkuntza batek ingurune digitalean dagokion tokia izatea nahi badugu."
    Publicado a las 2 oct. 2017 14:51 por Admin IES Uribe-Kosta BHI
  • Jakin aldi berri bat urratzen

    "Jakin aldi berri bat urratzera dator 2014 honetan. Aurten 58 urte beteko dira Arantzazun lehen zenbakiak argia ikusi zuela, 45 hiritartu zela, eta 37 Joan Mari Torrealdai buru duen taldeak modernotu eta arnas berri bat eman ziola. Aurtengoa ere aldaketa urtea izango da: batetik, 200. zenbakiarekin batera aldizkaria itxuraldatu eta kolorez jantzitza datorrelako; bestetik, sareko atari hau bera goitik behera berritua eta osatua aurkezten zaigulako, eta, azkenik, egitura aldatu eta Jakin fundazio bihurtu delako.
    Jakin gogoetarako, kritikarako eta azterketarako aldizkari gisa jaio zen 1956an, eta hala jarraitzen du orain ere, euskal kulturako eta mundu zabaleko auzi nagusiak aztertuz eta elikatuz. Urte horietan guztietan egoera anitz eta aldaketa asko bizi izan ditu, baina oraingo hau inoizko handiena dela uste du Joan Mari Torrealdai zuzendariak, eta baita aurtengoa urte erabakigarria izango dela ere Jakinentzat."
    Publicado a las 13 jun. 2017 2:39 por mari luz arranz
  • Koldo Zuazo: 'Herri bakotxean erabilten dan berbetea jagon, landu eta babestu behar da'
    "Lan sakon baten ostean dator eibartarrak plazaratu barri dauen Mendebaleko euskara (Elkar). Liburu zehatz eta dibulgatibo honetan Araba, Bizkaia, Deba ibarra, Urolaldea, Goierri eta Burundako berbakerea erakusten dau. Urteak daroaz euskerea eta batez be euskalkiak ikertzen. Euskal Herriko eskualde desbardinetan denporaldiak emon ditu bertako dialektoak aztertzen. Berak zabaldu eban bizkaierea Arabatik datorren hipotesia. 1998an euskerearen dialektoen mapa gaurkotua aurkeztu eban eta igaz, Euskalkiak.eus webgunea be martxan jarri eban." Bizkaie.eus
    Publicado a las 25 may. 2017 11:31 por mari luz arranz
  • LITERATURIA 2017

    Maiatzaren 25etik 28ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ispilua izango da aurtengo gaia, eta Literaturia gure isla da, berriz, leloa. Hain zuzen ere, uste dute, liburuek bezala, Literaturiako ekitaldiek ere aukera ematen dutela norberak beren buruarekin topo egiteko eta, agian, baita ezagutzen ez zituen alderdiak deskubritzekoa ere. Ideia hori iradokitzen du kartelak ere.
    Egitarau bete betea aurkeztu dute Kaxildan egin duten aurkezpenean. Hiru gune izango ditu Literaturiak. Batetik, Modelo aretoak emanaldiak, antzerkia, errezitaldiak, solasaldia eta bideo-emanaldiak hartuko ditu. Emanaldietako asko estreinaldiak izango dira, eta haietako baten aurrerapen bat eskaini dute Irati Jimenez idazleak eta Petti musikariak Kaxildako aurkezpenean.
    Modeloko oholtza-gainera aterako diren beste sortzaile batzuen izenak ere aipatu dituzte antolatzaileek: Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Bihotz Bakartien Kluba, Huts Teatroa, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Lou Topet, Iban Zaldua, Miren Gorrotxategi, Fito Rodriguez, Ramon Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Lorea Agirre, Josu Landa…
    Bestetik, larunbatean egun osoz eta igande goizean, liburu-azoka egingo da Musika Plazan. Aldi berean, kioskoa haurren gunea bihurtuko dela azpimarratu dute. “Jon Braunen tipia” deitu diote, Manolo Urbietaren omenez, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak hartuko ditu: ipuin-kontalariak, ilustratzaileak, poesia-tailerra, irakurle gazteen klubaren antzerkia…
    Azkenik, aurten argitaratutako liburuen aurkezpenak hartuko ditu Garoa liburu-dendak, larunbatean egun osoz.
    Egitarauaren aurkezpena bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa estreinatu dute. Iraia Elias da protagonista, eta herriaren eta Literaturiaren irudi bitxia islatzen du. Literatura-zale guztiak, haur zein heldu, egun horietan Zarautzera hurbiltzera gonbidatuz amaitu dute aurkezpena.
    Publicado a las 7 may. 2017 1:20 por mari luz arranz
Mostrando entradas 1 - 4 de 245. Ver más »