IES URIBE-KOSTA BHI
DBH. 4A : https://youtu.be/rdeZIg0DUok
BATX. 1A: https://youtu.be/yqb5UFR0snA
BATXI. 1B: https://www.youtube.com/watch?v=QSiqzmRe5L4
BATXI. 1D: https://youtu.be/Q3n5_hbUzUo
Bilbon 2025eko maiatzak 30ean ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Uribe-Kosta BHIko ikasleek 4 lan aurkeztu dituzte. Bertan, ikasleek eramandako proiektuak ebaluatzaileen aurrean zein bisitan joan ziren hainbat pertsonen aurrean defendatu zituzten. Zoriontzekoa da egin duten lana eta eskertzekoa izan duten inplikazioa. Azokan 3 egonaldietarako zozketa sariak lortu dituzte ikasleek. Aupa zuek!
Joan den ostegunean Zientzia Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek EHUko (Leioa) kristalizazio lehiaketan parte hartu zuten. Lehen aldiz aurkeztu ziren eta esperientzia oso polita izan da. Ikasleek ondo pasatu zuten eta beste ikastetxeak egindako lanak ezagutzeko aukera izan zuten.
Maiatzaren 22an solasaldi literarioa egin dugu Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrarekin eskola orduetatik kanpo. Itzulerak liburuari buruzko solasaldia izan da, liburu guztiz gomendagarria. Bi orduz jardun dugu berbetan liburuaren kontuez, literaturaz, irakurzaletasunaz, etab. Esperientzia zoragarria izan da.
ZIENTZIA AZOKA 4.TOPAKETA
IES Uribe-Kosta BHIko Natur Zientzien eta Gizarte Zientzien mintegiek ikastetxeko ikasleek 2025-2026 ikasturtean egindako lanak eta proiektuak elkarrekin aurkezten dituzte.
Ikastetxeko familiei, Plentziako ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta apirilaren 11n, ostirala, 12:15etik 13:10era, ikastetxeko patio estalian erakusketa bisitatu nahi duten Plentziako biztanleei gonbidapen irekia.
ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO LANAGATIK!
ELEKTRIZITATEA IES URIBE-KOSTA BHI
Bideo hau IES Uribe-Kosta BHI ikastetxeko batxilergoko 2. mailako ikasleen ekimenez grabatu da.
Zea Mays taldeak Elektrizitatea kantaren 25. urteurrena ospatzeko, Urdulizen, Euskal Herriko hainbat emakume musikari elkartu, eta kanta eder bat grabatu zuen.
Ikasleek aldarri horrekin bat egin nahi izan dute, eta horregatik, Gabonetarako jaialdirako ikuskizun soil izan behar zuena ikastetxeko ikasle eta irakasle askoren proiektu bihurtu da.
CIENCIA SHOW 2025
Gure batxilergoko 1.mailaren ikasleek parte hartu dute Zientzia Show 2025 ekitaldian.
Arte eszenikoen bidezko hezkuntza zientifikoko proiektu bat da, gazteengan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituena, metodologia pedagogiko berriekin.
Ciencia Show-k bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzen ditu DBH, Batxilergoa eta LHko gazteen artean, "Stand-Up Comedy" (umorezko bakarrizketak) motako BAKARRIZKETEN bidez, orain arte Big Vanek bakarrik garatu duen elementu berritzaile batekin: eduki zientifikoa duten bakarrizketa hezitzaileak.
TOULOUSE DBH 4 FRANÇAIS
Magnifique voyage à Pau, Toulouse et Carcassonne!!!
Nous avons pratiqué le français à Toulouse où nous avons interrogé les gens sur les lieux les plus caractéristiques de la ville. À Carcassonne, une guide nous a raconté quelques aspects de l’histoire de cette cité médiévale. Le beau temps nous a permis de nous promener dans les rues et d'admirer les monuments.
Pau, Toulouse eta Carcassonnera bidaia egin dugu frantsesa praktikan jartzeko, horrela Toulousen jendeari galderak eginez galdetegia bete dugu eta Carcassonnen gida batek Erdiaroko hiriaren historiara hurbildu gaitu. Eguraldi onari esker kaleetan zehar ibiltzeko eta hiriko leku ederrez gozatzeko aukera izan dugu.
Gure ikastetxeko berdeguneak zaintzen eta hobetzen proiektuaren berria, agenda 30, eta Heziketa Fisiko mintegiko elkarlana.
Senda eta Usain bedarrak, loreak, konpostera, hazitegiak, fruitu zuhaitzen.......